XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Glotodidaktika-hiztegia: Aldizkari honetako eta beste zenbaitetako artikuluetan eta liburutan argitara eman eta HABEren Glotodidaktika-hiztegian jaso ez diren zenbait terminoren azalpena.

Definizio dibergenteak: Errealitateaz hobeto ohartuko garelakoan, glotodidaktikaren alorreko kontzeptuekiko hurbilpena egin nahi da, ohizkoari ez-ohizko ikuspuntutik begiratuz.

Definizioak jasotzen dira bertan, baina ez erantzun zuzen bakarrekoak.

Proposamenak helarazi, ZUTABEk gogokoak dituzun gaiak jorratuko ditu eta.

Irakasleen prestakuntza:

- Irakasleen prestakuntzan inputarekin aritzeko moduen azalpena.

- Irakasleen prestakuntzan gainbegiraketa egiteko eta feedbacka emateko erak.

- Alor honetan erabili eta emankorrak izan diren ikasaio edo egitasmoak.

- Ikasaioen ebaluazioa.

- Euskara-irakasleen eta euskara ez beste hizkuntzen irakasle-prestatzaileen esperientziak beraien eskutik; baita hizkuntzarekin zerikusirik ez duten prestatzaileen esperientzi bilduma ere.

- Euskara-irakasleen prestakuntza gurean; eta beste hizkuntzatako irakasleena, bai Euskal Herrian, baita atzerrian ere.

Ikasten iaio: Zer ikas dezakegu hizkuntz ikasle onarengandik?

Ikasle ona izateko, trebatu beharrean aurkitzen da ikaslea.

Sailak prestakuntza horretarako programak eta emaitzak ditu aztergai.

Ikerketak: Garrantzi handiko ikerlanen azalpena.

Bestelako lankidetzak: Orain arte aipaturiko sailetan sartzen ez diren idazlanak.

Artikuluok orientazio akademikoa dutenez, lan nahikoa sakonak biltzen dira sail honetan, honako arlo hauen ingurukoak besteak beste: Psikolinguistika, Andragogia, Pedagogia, Didaktika, Soziologia, Xede berezietarako hizkuntza; baita, irakaskuntzarekin zuzenean zerikusirik ez izan arren, hizkuntz irakaskuntzarako aberasgarri izan daitezkeen hainbat arlotako ekarpenak ere.